SCRATCH
SCRATCH: IRAGARKIA
Scratch umeei zuzenduta dagoen aplikazio informatikoa da. Aplikazio honen bitartez ikasleek ordenagailuetan programatzen ikasteko aukera daukate eta baita esperimentatzeko ere.
Gainera, Scratch programa erabiltzeak. pentsaera logikoa garatzen laguntzen du, baliabide desberdinak erabiltzeko aukera ematen digu, gauza sinpleetatik konplexuagoak diren emaitzak lortzeko aukera ematen digu eta programatzen ikasiko dugu.
Gure kasuan, klasean lehen aldia zen Scratch programa erabiltzen genuela. Hasieran, ez genekien zer egin ezta nola egin ere. Poliki-poliki praktikan jartzeko; izan ere, honen helburua komunikazio gaitasunerako aurkezpen bat prestatzea zenez, iragarki bat egitea egokitu zitzaigun Scratch-a erabiltzen ikasteko eta honekin batera programaketan aurrera pauso bat egiteko. Iragarkia Egoitz Blanco eta nire artean egin dugu eta honako hau izan da.
Jarraian gure iragarkiaren link-a eta Scratchari buruzko irudi bat:



SCRATCH: KOMUNIKAZIO GAITASUNA
Iragarkia bukatu ostean, komunikazio irakasgaian egin beharreko Scratch-a prestatzen hasi gara Izaskun Arbaizagoitia, Ane Beltran de Heredia eta Marta Garciarekin.
Aldez aurretik bagenekigun Scratch-a nondik nora zihoan eta apur bat erabiltzen. Beraz, zirudien ez genuela arazorik edukiko lana burutzerako orduan. Hala ere, denbora asko behar izan dugu eszena bakoitza pentsatzeko, egiteko, muntatzeko eta batez ere ahotsa, irudia eta biñetak kuadratu ahal izateko. Kanpoko itxurari erreparatuz lan ederra dirudi baina egiterako orduan gauzak asko aldatzen dira eta nire ustez ez da dirudien bezain praktikoa.
Egia da, zenbait aplikazio oso on dituela eta zenbait gauza egiteko oso praktikoa ere suertatu daitekeela adibidez Scratcharekin zerbait sinplea lantzeko edo haren funtzionamendua ikusteko, baina ez irakasgai baterako lan bat egiteko. Arrakasta handiagoa edukiko luke Makeyak Scratcharekin alderatuz nire ustez. Hala ere, etorkizunerako baliagarria izango dela uste dut Scratch programak nola funtzionatzen duen ikasi izanak.
Hona hemen eginiko lanaren link-a eta zenbat irudi:




SCRATCH: MATEMATIKA
Kasu honetan, IKT-ko saioan irakasleak, Sevillan bizi izandako esperientzia kontatu digu. Bertan, Lehen Hezkuntzako ikastetxe batean egon da denboralditxo batez eta bertan Scratch programa erabilita matematikako zenbait aplkazio landu ditu.
Guk klasean, zeregin berdina egin behar izan dugu. Scratch programa erabilita, zenbait poligono sortu behar izan ditugu prozesu beraren aplikazio ezberdinak erablita. Lehenengo atala bukatuta bigarren atalarekin hasi gara; non, sormen librearen bitartez irudi bat imitatu behar izan dugun.
Lehenengo kasuan nik erabilitako estrategia hurbilketaren metodoa izan da. Modu honetan, angeluak kalkulatuz banekien nola aplikatu behar nuen formula zehatz mehatz prozesua egoki burutu ahal izateko. Horrela nahiz eta gaizki egin bazenekien hurbiltzen edo hurruntzen zihoazen eta behar izanez gero ehuneko handiekin ateratzen ziren emaitzak kalkulagailuarekin borobiltzeko aukera neukan.
Bigarren kasuan berriz, behin edozein poligono sortzeko formula zein zen jakinik, operazio kode ezberdinak jarriz nahi genuen poligonoa sortzeko aukera genuen beheko irudian ikusi dezakegun bezala.
Laburbilduz, ariketa oso interesgarria eta praktikoa iruditu zait lehen hezkuntzan lantzeko; izan ere, ikasleek frogatzen ikasteko aukera daukate eta beraiek izango dira ekintzaren protagonistak irakasle baten beharrik gabe, beraien kasa jakin dezaketelako ariketak zuzen egiten ari diren edo ez.
Hona hemen ariketa honen zenbait irudi:



