
LA FAMILIA CONECTADA
SEYMOUR PAPERT
Seymour Aubrey Papert 1928ko Otsailean, Sudafrikan jaiotako Amerikar matematikari, ordenagailuetan aditutako zientzialari eta hezitzailea izan zen, bere karreraren zatirik handiena irakasten eta ikertzen eman zuena MIT-n.
Adimen artifizialaren aitzindarietako bat izan zen, baita hezkuntzaren konstruktibismo mugimenduarena ere.. Wally Feurzeigekin batera Logo programazio hizkuntzaren asmatzaileetako bat izan da.

LABURPENA
Lehen atal honetan, “La familia Conectada”-ko idazlea den Seymour Papert-ek, gaur egungo belaunaldiak aurrekoekin desberdindu nahi ditu. Gaur egun, konputagailuen aroan gaude eta erraztasuna daukagu makinekin interaktuatzeko orduan. Gainera, nahi duguna egiteko gaitasuna daukagunez, hainbat gauza ikasi ditzakegu geure kabuz ikasketa prozesuan aurreratuz, ikasketa esanguratsua edo “aprendizaje de entrecasa” deritzona erabiliz.
Papertek defenditzen duen ideia liburu osoan zehar, gurasoek umeei hurbiltzea da haiengandik ere ikasteko. Izan ere, umeek teknologiaren behar hori hartzen dute eta harengana hurbiltzen dira edozer behar dutenean. Baina guraso askok teknologia berriei hurbiltzea arazoa suposatzen die eta beraz ez dira ausartzen hori probatzera. Gurasoak ziurtasuna eduki behar dute eta horrela ikasteko era berri bat sortu beraiek eta beren seme alaben artean.
Teknologia berriak faktore erabakigarriak bilakatu dira umeen ikaskuntzari dagokionez gaur egun. Era askotariko iritziak daude argi dago, baina iritzi horiek kontrakoak edo aurkakoak izatea gure esku dago guk erabiltzen baitugu eta onura handiak ekarri ditzakeen bezala gaizki erabiliz gero ez digu ezertan lagunduko; are gehiago oztopo bilakatu daiteke.
Papertek ikaskuntza metodo tradizionalaren eta softwarearen artean aukeratzeko orduan ideia ezberdinak planteatzen ditu. Guztiz arduratsua aurkitzen du softwarearen aukeraketa horretan moden arabera aukeratzea, ikaskuntzaren inguruko azterketa sakon bat egin beharrean. Bi modu daude ikasteko: eskolako ohiko ikasketa prozesua, instrukzioan oinarritutakoa edo etxe arteko ikasketa edo “aprendizaje de entrecasa” esperientzian oinarrituta. Teknologia berriek bi ikasketa prozesu horien lotura bilatzeko erabili beharko zen eta ikasleek beren ikasteko modua sortzeko.
Baloreak eskolan irakatsi edo eskolako kontua den planteatzen du Papertek. Berak dio zintzotasuna eta errespetua ezinbestekoak izan beharko liratekeela irakaskuntzari dagokionez irakasle askok ez baitute azaltzen zerbaiten esanahia edo helburua. Honetarako ordenagailu batek lagundu dezake ume bati bere kabuz pentsatzen eta sortzen laguntzen baitie. Beraz, guraso eta irakasleek umeei haien kabuz pentsatzen usten ez badie bere irakaskuntza prozesuan laguntzen egon beharko dira.
Ordenagailuaren bidez kohesioa lortzeko aukera dago; izan ere, erlazionatzeko modu berri bat aurkezten du eta familiako ikaskuntzako kultura aberasten du familian erabiltzen ikasteko erronka botatzen baitio.
Papert gurasoak gonbidatzen ditu eskolako kulturan parte hartzera eta modu ezberdinetan esku sartzeko aktiboki ikasketa programak aldatzeko garai baita. Baina orain arte aldaketa horiek ez emateko hiru arrazoi nagusi egon izan dira: diru kapital handia behar dela, irakasleek formazio beharko luketela eta bertan inbertitu behar da eta ikasketa metodologia aldatu beharko litzatekeela.
Industria merkatuak eskolan sustatu nahi ditu beren produktuak. Gainera, ikasleek haien independentzia hasiz doa eta teknologia hauek erabiltzeko gai dira. Bestalde, irakaskuntzaren aldetik ere bultzada nabarmena ematen ari da eta honek posible egiten ditu antzina ez bai gaur egun eman daitezkeen aldaketetara.
Azkenik, liburuarekin bukatzeko, idazleak bere buruari galdetzen dio ea etorkizunean hain funtsezkoak diren irakurtzea, idazte eta kalkulatzea bezalako ezaugarri basikoak. Izan ere, ikasleen ekintza lekua hartzen doa eta kontzeptu hauek garrantzia galduko dutela uste du.
HAUSNARKETAK
1-En todo el mundo existe un romance apasionado entre los chicos y las computadoras
Urteak pasa ahala, ordenagailu eta teknologiaren presentzia gure komunitatean handituz joan da. Gaur egun, gure gizartea teknologia berri horien inguruan bizi da. Jendea, uneoro dago konektatua, bai sare sozialetan, posta elektronikoan, interneteko produktuak erosten, mugikorretik hitz egiten …
Egia esateko, gure buruak aparatu elektronikoen jabetzatik at egotea pentsatzeak zorakeria dirudi orain eta ezin imajina genezake gure bizitza telebista, ordenagailu edo smartphonik gabe. Nola igaro gure denbora librea? Nola geratu lagunekin? Norekin hitz egin? Bueno, milaka galdera ezberdin etorriko litzaizkiguke. Baina, gure errealitatea hau besterik ez da.
Seymour Papertek, bere “ La familia Conectada” liburuan, lehen atalean adierazitako lerro honek pentsatzera ekartzen gaitu era honetako galdera ugari. Teknologiarekiko dependentzia handia dugu, baina guk geuk sortutakoa da ez beste inork. Izan ere, teknologia guzti hori gabe bizitzeko gai bagara, bestela nola bizi ziren gure senideak duela 200-300 urte Thomas Alba Edisonek elektrizitatea asmatu arte? Interesgarria izango litzateke garai horretara bueltatzea ea zenbat irauten dugun jakiteko … Zenbat esango zenukete zuek?
2-La gran influencia que los magnates de la industria del software ejercen en la mente y en la cultura de los chicos .
Industria handiek daukaten indarra imaginaezina da. Haiek kontrolatzen dute merkatu osoa eta haien pertsuazio indarra oso handia da. Gure egunerokoa haiek manipulaturikoa izaten da maíz; izan ere, haien indarrari esker, bai telebistetan, autobus edo tren geltokiko posteetan, kaleetan … publizitatea erabiliz gure burua manipulatzen dute. Azken finean, ez soilik software industria handiek baizik eta multinacional gehienek ere zer jan, zer jantzi, zer pentsatu … gure bizitza kontrolatzen dute eta guk inkontzienteki kasu egiten diegu.
Kasu honen adibide garbienetako bat modak dira. Gaur egun dauden modak bai teknologia berrienak, bai janariarekan, erroparenak … milaka moda daude. Moda hauek leku askotan agertzen dira eskegita publizitate bezala eta guk produktu horiek erostea bultzatzen du. Ateratako azken produktuak erosi ezean, modatik kanpo geratzen zara eta hain da handia haien indarra, modatik kanpo egonez gero, baztertuta geratzeko arrisku bizian gera zaitezkeela.
Izan ere, honen ondorioz, haiek nahi dugun moduan bizi gara eta haiek nahi dugun moduan pentsatzen dugu, eta hórrela ez bada haiek arduratuko dira gure ikuspegia aldatzeaz, bestela, gizartetik kanpo geratzeko arriskuan jarriko gara. Hala ere, okerrena ez da hori, honek soluzioa baitu. Okerrena da, hórrela jarraituz gero urte batzuen buruan ez dela geratuko pertsonarik munduan, bere kasa pentsatzen duenik eta soluzio hori desagertuz joango da.
3- Mi libertad de elección era bastante más restringida que la de un chico de hoy que puede recurrir a videocasetes, CD-ROM y direcciones de la Web; a la vez, estas posibilidades son mínimas comparadas con las que los chicos tendrán a su disposición en pocos años
Esaldi hau oso interesgarria iruditu zait, ez bere konplexutasunagatik ezta bere mezuarengatik ere; baizik eta, egia borobil baten aurrean nengoela sentitu dudalako.
Antzina, bizi ziren biztanleek aukeratzeko ez zuten gaur adina abantaila; hau da, gaur egun; eta ez soilik ikaskuntza munduan, edozein arlotan, askatasun eta aukera zabalagoak ditugu, bai teknologiaren garapenagatik, bai asmakuntza berriei esker, liburu berriei esker …
Iraganetik hona eta urteak pasa ahala gizartearen bilakaera aurreratuz doa eta horri esker geroz eta leku gehiago dugu non aukeratu, non galdetu, non sortu. Hau guztia egia den bezala, egia da ere, gaur egun bizi garen mundua, aukera oso handiak dituela etorkizuneko munduarekin alderatuta atzeratuago egoteko. Eta honen zergatia azaltzen erraza da: gu, antzinarekin alderatuta aurreratuago gauden zegaitia bera. Hemendik urte batzuetara, zientzialariek teknologian aurrerapauso berri bat emango dute edota zerbait guztiz imaginaezina diseinatu edo batek jakin.
Etorri arte ezin jakin nolakoa izango den gure etorkizuna!