MOOC
MOOC-ak, interneten egiten diren ikastaro ireki eta dohakoak dira.Hauen bidez era askotariko gaietatik gure interesekoak hautatu eta normalean 4-5 aste irauten duen ikastaro batean murgiltzen gara non ikastaroaren eduki guztiak, edozein unetan eskuragarri ditugun eta auto-ebaluazio-metodoetan oinarrituz garatzen dena.
MOOC-ikastaroak bideo-formatuan eskaintzen dira: lehenengo aurkezpena egiteko hasierako bideoa eta, ondoren, bideo laburragoen bidez ikasketa-edukiak garatzen dira. Irakurketarako aukera ere badago bideo hauen alboan bideoak kontatzen diguna idatzita agertzen delako eta badaude zenbait idatzizko testu ere. Horrez gain ikasketa-edukien inguruko zenbait galdetegi daude eta aste bakoitzaren bukaeran azterketa antzeko bat non zenbait galdera erantzunez aste horretan ikusitakoa ebaluatzen den.
Azkenik, aste bakoitzean zehar lantzen diren eduki desberdinen inguruko foroak daude. Bertan, ikastaroko parte hartzaileek haien iritzia publikatzeko aukera daukate eta beste ikaskideekin haien usteak edo elkarren zalantzak argitzeko.
Nik aukeratutako ikastaroa EDX web orritik ateratakoa izan da. Bertan era askotariko ikastaroak daude oso interesgarriak; nik egindako ikastaroa "LA PROTECCIÓN DEL MENOR" izan da. Ikastaro hau aukeratzearen arrazoietako bat hurrak babestea oso garrantzitsua iruditzen zaidalako; izan ere, gaur egun umeek asko sufritzen dute eta haienganako babesa ezinbestekoa dela uste dut batik bat lehenbiziko urteetan. Gainera ikastaro honek lotura zuzena du ikasten ari naizenarekin eta etorkizunerako baliagarria izango delakoan murgildu naiz ikastaro honetan.
1 LOS NIÑOS Y LOS DERECHOS HUMANOS: EL INTERÉS SUPERIOR DEL MENOR
Lehenengo astean, NBE-ak onartutako konbentzioaren inguruan dihardu honen historiari buruz aurrejakintza bat izatea du helburu eta honen edukia ulertzea bilatzen du. Honez gain, kasu praktiko baten bidez umearen gaineko interesari lotutako zenbait atal ere landuko dira.


2. LA PROTECCIÓN DEL MENOR EN SUPUESTOS TRANSFRONTERIZOS: SUSTRACCIÓN INTERNACIONAL DE MENORES.
Bigarren astean, umearen ingurumena erregulatzen duen araudian oinarritzen da ikastaroa, hori baita normalean modu eraginkorragoan babesten duena.
Kasu hau ulertua izateko zenbait galdera planteatzen dira eta astea kasu praktiko batekin bukatzen da asteko materia ulertu dela ziurtatzeko. Horrez gain astero moduan foroetan parte hartzeko aukera dago, zalantzak argitu eta iritzia emateko.




3. PROTECCIÓN DEL MENOR EN SITUACIONES DE SEPARACIÓN DE LOS PROGENITORES.
Hirugarren aste honen helburua dibortzio edo bereizketa kasuetan hartu beharreko neurriak eta bete beharreko prozesuak ezagutzea da, beti umearen interesen gaineko arreta mantenduta. Hau ebaluatzeko kasu praktiko baten bidez galdera batzuei erantzuna eman beharko zaie eta foroetan beti bezala parte hartzeko aukera dago.


4. MENORES EN SITUACIONES DE RIESGO Y DESAMPARO. ACTUACIONES DE PROTECCIÓN POR LOS PODERES PÚBLICOS.
Kasu honetan, laugarren aste hau honako gai honetan oinarriturik joango da: Zerbitzu publikoek jartzen duten babesa arriskuan edo utziak izan diren umeengan. Honez gain, gaur egun ikusten dugun gai baten inguruan ere mintzo da: eskola jazarpena. Beste behin ere, foro nahiz kasu praktikoen bidez gai honetan sakontzeko aukera dago.


5. LA PROTECCIÓN DEL MENOR POR EL DERECHO DEL TRABAJADOR Y EL DERECHO DE LA SEGURIDAD SOCIAL.
Azken aste honen helburua, langileen munduan barneratzea da. Umeak jaio den herrialdearen arabera dituen interesak, lan baldintzak eta egoerak kontrastatuko ditu. Foroen eta kasu praktikoen laguntzaz baliatzeko aukera dago berriz ere.




Lehen aipatu bezala, bost asteko ikastaro hau praktikoa eta interesgarria izateaz gain oso erabilgarria ere iruditu zait ez soilik orain baizik eta etorkizunerako ere.
Zenbat eta kontzienteago izan umeen beharrez eta egoerez orduan eta hobeto molda gaitezke haiei laguntzeko eta haien betebeharrak asetzeko. Horrez gain, ikastaroaren barne antolakuntza ere gustatu zait kasu praktikoen bidez ebaluatzea eta foroetan galderak egiteko aukera izatea.
Laburbilduz, oso gomendagarria da ikastaro hauek egitea apur bat gehiago ikasi nahi ezkero zailtasun handiegrik ez duelako eta gainera oso interesgarri eta erablgarriak direlako.
