
JON BARRUETABEÑA GARATE
BIOGRAFIA
Ni, Jon Barruetabeña Garate naiz, 1997-ko Abenduaren 11an jaio nintzen Eibarren eta bertan bizi naiz.
Oso pertsona alaia naiz, nahiz eta izaera sendoa eduki. Apurtxo bat buru gogorra ere banaiz, baina orokorrean lagungarria, alaia eta oso dibertigarria. Pertsona gehienekin ondo moldatzen nahiz eta lagun berriak egiteko arazorik ez daukat lotsatia ez naizelako eta.
Nire denbora librean, eskubaloian aritzen nahiz Eibarko "Eibar Eskubaloia" taldean. Bizitza osoa daramat kirol honekin kontaktuan eta nahiz eta kirol gehienak gustoko izan hau da astero praktikatzea gogoko dudan bakarra.
Ikasketa aldetik, batxilergoa duela bi urte bukatu nuen eta gaur egun Gasteizen nabil Magisteritzako gradua ikaste UPV/EHU unibertsitatean alegia. Kirola praktikatzeaz gain talde bat ere entrenatzen dut eta atsaldetan 5 urteko umeekin egoten naiz jolasak egiten. Zaletasun honek bultzada eman zidan Magisteritza ikastera; izan ere, umeekin oso gustura aritzen nahiz lanean.

JAIOTERRIA
Eibar, Gipuzkoa mendebaldeko udalerria da, Debabarrena eskualdeko handiena. 27.000 biztanle inguru dauzka eta Gipuzkoako laugarren hiririk handiena da Donostia, Irun eta Errenteriaren ostean. Eibar hiria Deba ibaiaren ertzean kokatuta dago, Bizkaiako mugan.
Eibar hiriak beti izan du metalarekin zerikusia duen industriarik, eta armagintza izan da herriari izana eman dion lanbide tradizionala. XV. gizalditik XX. gizaldira bitartean, horixe izan da eibartarren lanbide ezagunena. XX. mendean, berriz, armagintzak indarra galtzen joan zen, eta beste sektore batzuk indartzen.
Azpimarratzekoa, bereziki josteko makinak egiten zituen Alfa, eta bizikleta fabrika ugariak, guztiak ere Eibarren sortutakoak, nahiz eta XX. mende amaieran beste herri batzuetara joan ziren gehienak.
Gaur egun, Eibarko ekonomia metalen eraldatzean oinarritzen da, bereziki autoen atalak egiteko, baina horrez gain, makina erreminta, armak eta mikrofusioa ere nabarmentzekoak dira.
Kirol aldetik, arrera gehien ekartzen duen kirola futbola da; izan ere, estatuko lehen mailan jokatzen duen talde bat baitago bertan. Horrez gain, errugbia, eskubaloia, saskibaloia, igeriketa... eta beste hainbat kirol oso praktikatuak dira herrian.
