top of page

KODETU

Kodetu webgunea, kode bateko arauen bidez, mezu bat osatzeko aplikazio bat da. Gugan zuen helburu nagusia logika eta memoria erabiltzen ikastea izan da. 

Niretzat, berria zen guztiz; izan ere, ez nuen inoiz probatu honelako aplikaziorik eta beraz, hasieran ohitzeko premia eta praktika behar nuen, poliki-poliki gakoa hartu nion eta nahiko azkar pasatzen nituen nibelak; edo hori uste nuen...

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Izan ere, nibelak aurrera joan ahala, zailtasuna geroz eta handiagoa da eta nire "astronauta" bidetik ateratzen ikusteak amorru bizian jartzen ninduen. Klasea ikusiz gero, azkeneko hiru/lau pantailetan ohiuak eta desesperazio aurpegiak ikus zitezkeen zenbait gelakidetan pertsonaia bidetik ateratzearen ondorioz. 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Kodeturen bidez ikusi izan ahal nuen nola programatzeko ariketa simple honek gure burua proban jartzeko zein ahalmen duen eta guk gaurko gizartean daukagun pazientzia eskaxa. Honez gain, atzera salto bat emanez, ezin imaginatzekoa da duela zenbait urte honelako joko edo honelako aplikaziorik sortzeko aukera egongo zenik. Teknologien aurrera pauso hau izugarria da eta urtez urte honek aurrera jarraitzen du. 

Bukatzeko, jarraian webgunearen link-a uzten dizuet norbait saiatzera animatzeko gogoa baldin badauka:

www.kodetu.org

CODE.ORG

Kasu honetan Code.org webgunean aritu gara ariketak egiten eta bi eratako ikastaro eign ditugu. Lehenik eta behin, "Laberinto Clasico" izeneko ikastaroa burutu dut web orri honek eskaintzen dituen ariketak nola egiten diren ikasten hasteko abiapuntu bezala oso erabilgarria den ikastaro bat da. Ikastaroa bukatzean gainera, ziurtagiri bat ematen dizute ikastaroa bukatu duzula adieraziz. Hona hemen ikastaroaren inguruko zenbait argazki:

Ondoren, bigarren ikastaroarekin hasi naiz, " curso acelerado de introduccion a CS " deiturikoa. Ikastaro honen exijentzia maila askoz handiagoa da eta nahiz eta hasierako eta ikastaroan zehar agertzen ziren maila batzuk nahiko errazak izan beste batzuk nahiko zailak ziren. Ikastaro honen bukaeran ere beste ziurtagiri bat lortzeko aukera zegoen. Hona hemen ikastaro honen beste zenbait argazki:

Azkenik hemen uzten dizuet web orriaren linka parte hartzera animatzeko!

 

 https://code.org/

© 2023 by Fitness Bootcamp.
Proudly created with
Wix.com

Tel: 123-456-7890

Email: info@mysite.com
 

Contact Us:
Socialize With Us:

Location​​​​​​: 500 Terry Francois St.
San Francisco, CA
94158

  • Twitter Clean

Facebook

Twitter

bottom of page