top of page

IRRATIGINTZA

Irratigintza ikasketa prozesuan erabiltzeko tresna oso baliagarria da umearen garapenean onura handiak ekartzen dituelako. Gaur egun asko dira irratia daukaten eskolak; hala ere, ez dira hainbeste baliabide hau erabiltzen dutenak.

Irratigintzak, ahozko adierazpena lantzen laguntzen du, hedabideak ezagutzeko modu ona da, teknologia berrien erabilera bultzatzen du, ikastetxean gure gizarteari eragiten dioten berrien inguruan informaturik egoteko balio du eta gainera ez da inbertsio handirik behar irrati saio bat egiteko.

Irratigintzaren bidez, ikasleak klase barnean sarritan eduki ohi duen paper pasibo hori alde batera utzi eta bera bihurtzen da ekintzaren protagonista, jarrera aktiboa bultzatuz.  Talde lanean ere aurrera pauso bat emateko aukera paregabea da eta sormenaren eta hizkuntzaren bultzatzaileak.

Gure kasuan, ikasturte honetan, bi irakasgai ezberdin (IKT eta Komunikazio Gaitasunaren Garapena II) barnebiltzen zituen irratsaio bat egitea egokitu zaigu bi zati ezberdinetan. Alde batetik, kapsula bat eta bestetik zuzeneko irratsaio bat. Praktika hau osatzeko hainbat talde egin genituen eta talde bakoitzak zerbait prestatu beharra zeukan bai kapsula nahiz zuzeneko irratsaiorako. Gure taldeko partaideak, Izaskun Arbaizagoitia, Ane Beltran de Heredia, Egoitz Blanco, Marta Garcia eta ni neu; Jon Barruetabeña, izan gara.

Kapsula osatzeko jorratzea erabakitako gaia sexualitatea izan da; izan ere, gaur egun, ikasgeletan beharrezko garrantzia ez duen gai bat da eta klaseetan hitz egitea askotan oso zaila suertatzen zaie bai ikasle zein irakasleei. Gainera, gurasoek askotan ez dute ontzat hartzen klasean gauza hauei buruz hitz egitea eta; hortaz, gure kapsularen helburua, sexualitatea eskoletan lantzearen garrantziari buruz bideratua joan da.

Hemen atxikita lehen kapsula: 

Ildo beretik, bigarren kapsula bat ere grabatu genuen, gai berari buruz, zenbait atal gehiago jorratzeko, garrantzi oso handiko gaia baita; beraz, bigarren kapsula honetarako Kili-kiliak izeneko liburua hartu genuen, umeek sexualitatearekin duten lehen kontaktua azaltzen duen ipuin bat delako, eta bertako atal bat irakurtzea erabaki genuen, hausnarketa batekin bukatzeko.

Hemen jarraian bigarren kapsula:

Unknown Track - Unknown Artist
00:00 / 00:00
Unknown Track - Unknown Artist
00:00 / 00:00

© 2023 by Fitness Bootcamp.
Proudly created with
Wix.com

Tel: 123-456-7890

Email: info@mysite.com
 

Contact Us:
Socialize With Us:

Location​​​​​​: 500 Terry Francois St.
San Francisco, CA
94158

  • Twitter Clean

Facebook

Twitter

bottom of page