top of page

BIDEOEN HAUSNARKETAK

MITCH RESNICK: LET´S TEACH KIDS TO CODE

Mitch Resnicken bideo honetan, umeei programatzen erakustearen onurak agertzen dira. Modu honetan, teknologia berriak irakurtzeaz gain, berriak sortzeko aukerak ere izateko. Scratch programa erabiltzen du adibide gisa; non, berak esaten duen bezala blokeak elkartuz, umeek ezaugarri desberdin asko garatu dezakete.

Gaur egun, teknologiari buruz hitz egiterakoan, burura etortzen zaizkigun lehen irudiak gure ordenagailu edota smartphonak dira. Hau da, teknologia berriez hitz egitean, pertsonaren bat programatzen ikusi beharrean bere lagunekin hitz egiten, txateatzen edota jolasten ikusten dugu.

Programatzen ikastea guztiz baliogarria da; izan ere, honi esker arazoren bat konpondu, proiekturen bat diseinatu edota ideiak komunikatzeko estrategia bikaina da. Gainera, programatzen ikastearekin batera irudimena sustatzeko aukera zoragarria da, kreatibitatea ez baita jaiotzetik daukagun edo ez daukagun ahalmen bat baizik eta garatu egiten den zerbait da eta programatzearekin batera garatu daitekeena. Gaur egungo gazteek izan ere, esperientzia handia dute teknologiarekin interaktuatzeko; baina ez teknologiarekin sortzeko.

Geroz eta eskola gehiagok teknologia berriek duten garrantziaz eta arriskuaz ari dira jabetzen eta beraien klaseetan ikasleei programatzen erakusten ari dira. Modu honetan, klaseak entretenigarriagoak bihurtzeaz gain, teknologia berriak erabiltzen ari direlako, ikasleei teknologia berri hauek duten beste irtenbide bat ari dira proposatzen eta ez bakarrik egungo ordenagailu nahiz smartphonek daukaten aukerak.

Beraz,  eskolan bultzatzearen ideia egoki ikusten dut, abantaila ugari ekar ditzakeelako, eta batez ere, faktore hau oso garrantzitsua izan daitekeelako etorkizunean. Gainera, irakaskuntza, modu praktiko eta entretenigarri batean bihurtu daitekeelako eta hori izugarrizko aurrera pauso bat da.

SUGATA MITRA: BUILD A SCHOOL IN THE CLOUD

Gaur egun ezagutzen dugun eskola, nahiz eta modu zoragarrian sorturik egon zaharkiturik dago eta ez dugu gehiago behar. Egitura nahiko zaharra dauka pertsonak hezteko sortuak gero makina administratibo burokratikoetan lan egiteko. Horretarako haien jakintza nagusiak 3 izan behar ziren: ondo idaztea, irakurtzeko gaitasuna eta matematikak.

Mitrak dio zigorrak eta azterketak mehatxu bat bezala direla ikasleentzat eta horren ondorioz, gure garunaren zati batek mehatxatuta sentitzean seinaleak igortzen ditu eta burmuinak beste ahalmen batzuen funtzionamendua itzaltzen du.

 

Mitrak lan egiten dituen proiektuak gaur egungo hezkuntza sistemari eta hezkuntza autodidaktari loturik doaz. Ikasteko interesa gizakiaren parte da eta batzuetan ikasteko behar dituzten materialekin soilik nahikoa izaten da, hizkuntza ere ez da zailtasun bat izaten ikasterako orduan.

 

Nire ustez irakasle bat klasean egotea laguntzaile edo gidari moduan beharrezkoa da, beti baita baliagarriagoa presentzia bat duen norbaiti zerbait galdetzea eta berak azaltzea ordenagailu batean edo liburu batean dagoenari baino.

 

Teknologia gaur egun lan guztietan dago eta interneta funtsezkoa da guzti horietan. Pertsonen formakuntzan ez da hain funtsezkoa jada ondo idazten jakitea edo aritmetika jakitea; izan ere, makinek honetan laguntza handia eman ahal digute. Egia da, ingeniari batek beharrezkoak dituela matematikak ondo ezagutzea edota idazle batek ondo idazten jakiteak, baina ez guztiek. Baina adibidez, irakurmena bai dela garrantzitsua gizaki ororentzat eta gehiago eremu profesionalean.

KOLDO SARATXAGA: IDEAS PARA EL DESARROLLO DE UNA NUEVA SOCIEDAD

Koldo Saratxagaren “Ideas para el desarrollo de una nueva sociedad” bideo honetan, aurreko bideoak esaten duenarekiko nahiz eta lotura zuzenik ez eduki; nire ustez, zentzu batean badauka nonbaiteko lotura.

Koldoren arabera ere, gaur egungo hezkuntza sistema ez da egokia; izan ere, ikasleak etorkizunerako lanbide baterako prestatzen dituzte etorkizunerako pertsonak prestatu beharrean. Gaur egungo hezkuntzak hegalak mozten dizkie umeei eta makinak bezala tratatu haien sentimenduak eta pentsamenduek ez dute askorako balio. Gainera, azterketak egiten dira ebaluatzeko eta hortaz, balio duen bakarra nota ona ateratzea da. Nota horren bidez, haien etorkizuna ari gara mugatzen; izan ere, ikasleek azterketa horretan idazten dutena ahaztu egingo dute.

Aipatu beharra daukat   eta Koldok esandakoarekin bat etorriz, pertsona batek gustuko ez duen beste lan bat egiten dutenean, ez dagoenean motibatuta, beraien lana ez dute ongi egiten eta beraz bideoan zehar garrantzia eman dion “la actitud multiplica” esaldia ez da beteko. Horregatik, motibatuta eta beraiei dagokien lanean gustura dauden pertsonak bilatu behar dira.

Berak esaten duen moduan hezkuntza kreatibitatean oinarritu behar da. Pertsonak heztea oso garrantzitsua da eta ez langileak. Denok daukagu kreatibitatea batzuk gehiago edo gutxiago eta horregatik ezin ditugu hezi gaitasun edo eduki berdinen menpe, pertsona guztiak baikara ezberdinak. Eskolak pertsona izaten erakutsi behar gaitu; irakasleek ikasleei soluzioa lortzen laguntzea baina emaitza eman Gabe. Guregan ausartak izatea bilatu behar dute, guk zer den benetan egiten dakiguna eta zertan garen onak gure buruaz harro egoteko bilatzeko.

J. ADELL: IKT-REN ERABILPENAK

Ikusi eta aztertutako azken bideoa Jordi Adellen “Actividades didacticas para el desarrollo de la competencia digital” izan da. Bideo honetan, Jordi Adellek IKTen erabilpenari buruz hitz egiten du.

Gaur egun denok dakigun bezala, teknologia berriek gure gizartean duten papera oso handia da. Pisu handia dute eta uneoro erabiltzen ditugu, batik bat eskolatik kanpo. Hala ere, teknologia berrien erabilpen honek hezkuntzan hasi da islatzen jada eta pixkanaka bertara sartzen. Honi esker, era askotako gauzak bilatu eta erabiltzeko aukera dago, ikasleen motibazioa sustatzearekin batera, klaseak entretenigarriago bilakatuz; hala ere, asko eta asko arriskutsuak ere izan daitezke.

 

Jordi Adellek Web 2.0 proposatzen du. Web honen bidez, pertsonak era askotariko materiala eskegitzeko aukera daukate, eta modu honetan teknologia berriekin kontaktuan jartzeaz gain produktore ere bilakatzen dira, web horri baten produktore hain zuzen. Honek hezkuntzarako onurak dakartza edukiak … partekatzeko aukera ematen baitu beste edozeinek erabili ahal izateko.

 

Nire ustez, Web horri hauekin, IKTen erabilpenarekin … teknologia berrien erabilpenarekin, aurrez aipatu bezala, ikasleak protagonista bihurtzen dira, jarrera aktibo bat hartuz eta bere proiektuetan parte hartuz. Honek hala ere, kolokan jarriko luke zenbait irakasleren lana, ikasgela Web horri batean sortuz gero askok usteko zutelako haren presentzia beharrezkoa ez dela.

 

Nik uste dut, eta aurreko bideo batean aipatu nuen bezala; irakaslearen presentzia beharrezkoa dela, ez delako berdina zure zalantzak pertsona bati edo ordenagailu bati galdetzea; izan ere, ordenagailu horrek erantzun egokia emango dizu bai; baina, irakasleak erantzun egokia emateaz gain erantzun horren zergatia azalduko dizu edo are gehiago erantzuna zuk bakarrik ateratzea lortzea ahalbidetuko du

"ENTRE MAESTROS"

Carlos Gonzalezen bideo honetan “Entre maestros” bere ideia azalduz hasten da. 24 urte klaseak ematen ibili ostean, berak uste du eskolan ezin duela bere potentziala guztiz garatu eta are gehiago ezin diela haren ikasleei hura garatzen lagundu ere. Beraz, liburu bat idazten du azalduz nola emango zituen berak bere klaseak libreki erakusteko aukera baldin bazuen. Bere ideia garatzeko aukera izaten du bideo honen bidez film bat sortzeko aukera ematen baitiote ideia hori proiektatuz.

Proiektu honen bidez, ikasleek barruan daukatena ateratzea bilatzen du baita bizitzara benetan prestatzea ere. Ikasle bakoitzak ziurtasuna behar du berak bere kabuz mundua ezagutzeko. Bere aurrean dituen ikasleak zailtasunak dituzten ikasleak dira ikasgela baten barnean eta berak haiek probokatzea bilatzen du haiengan erantzun bat lortze aldera.

Carlosek garbi adierazten duen moduan, ikasgela baten barnean denok gara irakasle baina batek bakarrik du irakasle horien artean zuzendaritza hori. Zuzendari-irakasle horrek, gai izan behar da berak dituen ikasleen artean bakoitzak nola eman dezakeen daukan onena eta hori garatzen saiatu.

Bideo honen bidez,  hezkuntzaren ikuspegi berri bat bilatzen da non irakasle-ikasle arteko erlazio ezberdin bat egongo den eta non bakoitzak zer nahi duen jakin beharko duen.

Nire ustez, bideo oso egokia da hezkuntzari buruz daukagun ikuspegia aldatzeko. Gainera, laguntza gisa hartu dezakete beste irakasle batzuek eta horrela haien irakasteko metodoak birplanteatzeko aukera edukiko dute. Bideoan agertzen den hezkuntza sistema izan ere, bizitzarako hobekien prestatzeko gai dena baita.

© 2023 by Fitness Bootcamp.
Proudly created with
Wix.com

Tel: 123-456-7890

Email: info@mysite.com
 

Contact Us:
Socialize With Us:

Location​​​​​​: 500 Terry Francois St.
San Francisco, CA
94158

  • Twitter Clean

Facebook

Twitter

bottom of page