MAKEY MAKEY
Makey makey-a USB, kableak eta konektoreak lotuz objektu arruntak (beti eroaleak) touchpads-ean bihurtzen dituen aplikazio bat da.
Konektoreak gure gorputzera eta nahi dugun objektura konektatzen dira eta gero makey makey plakara. Honen bidez, korrontea sortzen da guk konektatuta gaudenean objektu bat ukitzean. Azken finean, makey makey-aren kableak eta zirkuituak sagu eta teklatu batekin alderatu ditzazkegu.
Edozein pertsonak erabiltzeko aukera du eta nire ustez guztiz erablgarria eta oso praktikoa da lehen hezkuntzako ikasgela batean erabiltzeko. Izan ere, teknologiari hurbilketa egiteko modu paregabea da ikasleak protagonista bihurtuz eta haiek makey makey erablita nahi duten proiektuak sortuz irakasle baten laguntzarik gabe, soilik begirale moduan eta behar izanez gero parte hartuz. Modu honetan ikasleak teknologiara hurbiltzen dira modu aktibo batean, gustoko duten zerbait eginez eta jolasten ikasiz, jakinmina esnatuz. Ikasleen gaitasunak lantzeko modu paregabea da.
Egia esateko, irakasleak klasean komentatu zigunean makey makey-arekin proiektu bat egingo genuela eta bat erosteko ez nuen ideiarik zertaz zihoan ezta zer zen makey makey bat ere. Hortaz, pare bat bideo ikusi nituen interneten eta asko gustatu zitzaizkidan. Proiektua egiteko grina piztu zidan. Baina, behin proiektua bukatuta askoz gehiago atsegin nuen aplikazio hau oso praktikoa, dibertigarria eta interesgarria iruditu zitzaidalako.
Gure proiektua, ebakuntza joko klasikoaren formatu bat zen, non internetetik ateratako marrazki bati zenbait zulo eginez barruan goxokiak sartuko genituen eta jendeak makey makey-a erabliz eta bertako kable eta konektoreekin goxokiak atera beharko zituen barrutik ebakuntza jasaten ari zen tipoa kexatu gabe.
Gure prozedura honakoa izan zen: Lehenbizi internetetik ateratako argazkiari zenbait zulo egin genizkion botila tapoi baten tamainakoak gutxi gorabehera. Marrazkia kartoizko zapata kutxa batean joango zen itsatsia barruan kable eta konektore guztiak sartu ahal izateko. Tapoiak zuloetan jarri genituen eta bertan aluminiozko paperarekin bildu genituen azpiko aldean konektoreak jartzeko zati bat utziz.
Behin diseinua prestatuta, erruleta bat prestatu genuen zein izango zen atera beharreko atala erabakitzeko. 6 ataleko erruleta bat zen non horietako bost, gorputzeko atal desberdinak izango ziren eta seigarrena txanda galtzeko atal bat. Erruleta hau Scratch-aren bidez prestatu genuen, musika eta guzti.
Led gorri bat ere jarri genuen, ebakuntza jasango zuenak kontakturen bat jasatzerakoan led gorria pizten zen eta zarata ateratzen zuen minaren seinale. Azkenik, kontaktu guztiak martxan jarri ostean marrazkiari lotu eta kaxa barruan sartu gentuen kable guztiak kanpoan ez geratzeko eta kaxa gure taldeko izena eta jokoaren izenarekin apaindu genuen.
Proiektua aurkezteko egunean, kable guztiak behar den moduan konektatzeko garaian zenbait arazo izan ostean dena martxan jarri genuen eta esperientzia paregabea igaro genuen beste proiektuak probatuz eta gurearekin jolastuz. Proiektu mota asko zeuden batzuk zirraragarriak iruditu zitzaizkidan eta uneaz gozatu genuen gure proiektua erakutsiz.





